Eskolako blogak

6.mailako ikasleek egindako bertsoak

Emakume guztiak denak desberdinak

eskubide berdinak pertsona guztiak

futbolean jolasten Athletiko neskak

berdin jolasten dute futbolean denak

 

Emakume eguna    itzela izango da

emakumeen soldatak egin behar du gora

berdintasunerako baduzu denbora

Emakumerik gabe ez goaz inora.

 

 

Eskubide berdinak    izan nahi ditugu

ez gara geldituko   beldurra ez dugu

etxera joatean   egotea seguru

eskubide berdinak   daukagu helburu.

 

Emakume guztiak  denak desberdinak

baina sentimenduak  dauzkagu guztiak

emakume zaharrak  edota gazteak

mundua bizi nahita  libre ta askeak

 

Eskubide berdinak  izan nahi ditugu

elkartzen ez bagara  ez goaz inora

ta beldurra baduzu  kendu beharko da

eta esango dugu  emakumeak gora.

 

Emakume guztiak denak desberdinak

argalak ta lodiak  mota askotakoak

nahi ditugu aukerak  guztiak berdinak

eta lortuko dugu  gora emakumeak