Eskolako blogak

Datorren ostiralean, ekainak 21, goizeko 10:00etan, Kandelazubietako Polikiroldegian, azken Jaialdia izango dugula jakinarazi nahi dizuegu.

Mezu honetan jaialdiaren egitaraua erantsita dago

Familia guztiak gonbidatuta zaudete eta sartzeko, Kandelazubieta kalean dauden bi atetik sartu egin beharko da, PATIOTIK EZ.

Jaialdia amaitzen denean, ikasleak geletara joango dira eta gurasoek, mesedez, ikastetxetik alde egin behar duzue.

Bihartik hasita (osteguna), eskolako ordutegia hauxe izango da:

9:00etatik 13.00etara jantokian gelditzen EZ direnak

9:00etatik 15:00etara jantokiko mahaikideentzat

Irailaren 9an kurtsoaren aurkezpena egingo dugu (11:30-13:00) eta egun horretan ez da jantokirik egongo.