Azken jailadia_ ARGAZKIAK
Azken jaialdiko argazkiak ikusteko HEMEN KLIKATU
Azken jaialdia
Datorren ostiralean, ekainak 21, goizeko 10:00etan, Kandelazubietako Polikiroldegian, azken Jaialdia izango dugula jakinarazi nahi dizuegu.
Mezu honetan jaialdiaren egitaraua erantsita dago
Familia guztiak gonbidatuta zaudete eta sartzeko, Kandelazubieta kalean dauden bi atetik sartu egin beharko da, PATIOTIK EZ.
Jaialdia amaitzen denean, ikasleak geletara joango dira eta gurasoek, mesedez, ikastetxetik alde egin behar duzue.
Bihartik hasita (osteguna), eskolako ordutegia hauxe izango da:
9:00etatik 13.00etara jantokian gelditzen EZ direnak
9:00etatik 15:00etara jantokiko mahaikideentzat
Irailaren 9an kurtsoaren aurkezpena egingo dugu (11:30-13:00) eta egun horretan ez da jantokirik egongo.
"PEN PALS" Proiektua
Ikasturte honetan, 6. Mailako ikasleek St Georges du Vievre ( Normandia) ikasleekin batera "PEN PALS" ( gutunen bitartez lagunak) proiektua aurrera eraman dute. Proiektu honen koordinatzailea, BegoƱa Garaizar, ingeleseko irakaslea izan da.
Pasaden astean, maiatzaren 8-9an , beren bisita izan genuen, Normandiako 39 ikasle eta 5 irakasle, hain zuzen.
Egin diren ekintza batzuen argazkiak ikusteko, egin KLIK hemen