Txomin Aresti 

H.H. eta L.H. ikastetxea

Leioa

TXOMIN ARESTI Leioako udalerrian dauden bost eskoletako bat da, bere kokapenari dagokionez, Iparragirre 76an aurki daiteke. Aipatu eraikina Udaleko Musika Eskolarekin partekatzen duela, beraiekin elkarlanean ikasleei hainbat abantaila eskainiz.
l985. urtean sortu zen eta 1995/1996. urtea geroztik hiru ikastetxe ezberdinen fusioaren ondoren, gaur egun daukagun ikastetxea aurki dezakegu.
Gaur egun 403 ikasle ditu, Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloak aurki daitezkeelarik, bertan guztiak hizkuntzari dagokionez “D” eredu batean ikasten dute, euskara delarik hizkuntza erabiliarena. Aipatu hala ere, eleaniztasuna ardatzeko bat dela, gaur egun dugun beste hizkuntza ofiziala erakutsiz, gaztelania eta atzerriko hizkuntza landuz, ingelesa.
Denbora pasa eta 2003/2004. ikasturtea ondoren, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ziurtatzen duen kalitateko prozesu eta gestioak ezartzen duen legedia jarraitzen dugu eta lehenego aldiz 2004. urtean Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen “Kalitatea Hezkuntzan” ziurtagiria lortu genuen, horrek dituen abantailak hainbat direlarik.
Urte horren ondoren, Txomin Arestik “Kalitatea Hezkuntzan” izeneko ikastetxeen sarean parte hartzen du, ikastetxearen autonomia sustatzen dituen esperientzi eta proiektuak aurrera eramanez, beti ere ikasleen behar izanetara egokituz.

Orduz Kanpoko Ekintzak

Eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko posta elektroniko bidez jasotako galdetegia bete.

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Eskeintzen ditugun

zerbitzuak

Jantokia ➞

Gure ikastetxean jantoki zerbitzua eta bertan ematen den arreta pertsonalizatu eta guztiz profesionala da. Bazkaltzeko eskeintzen diren menuen aukera oso zabala da, gure ikasleei ahalik eta aukera gehien eskeiniz; menu normala, dieta basala, dieta obolaktobegetarianoa, dieta obolaktobegetarianoa arrainarekin, txerriki gabeko dieta eta alergiadun / intolerantziadun umeentzako dieta bereziak (mediku txosten batekin batera).

Gurean jaten geratzen diren ikasleak, elikadura orekatu eta osasuntsua izateaz aparte, bertan ikasi eta biziko dituzten bizipenak ahalik eta hezitzaileenak izaten saiatzen gara, beraien beharrei erantzuna emanez. Horretarako eta ikasleen beharrei erantzuna emateko, lan honetan adituak diren begiraleen talde bat daukagu, nutricionista batek sortutako menua eskeintzeko.

Goiztiarrak

Zerbitzu honen bitartez, ikastetxeko familiak goizean goiz duten beharrei erantzuna ematen diegu. Aukera honen bidez umeak ikastetxean goizago geratzeko aukera izango dute, guraso edo umeen zaintzaren ardura daukaten tutoreek beste egin behar batzuetara joan behar dutelako.

Eskolako segurua

Ikastetxean gertatzen diren istripuei erantzuna emateko, Txomin Arestik mediku seguru propioa dauka. Urteko kuota txiki bat ordainduz, medikua ikastetxera bertara etorriko da eta gure ikasleak aztertzeaz aparte, eman baharreko erantzun eta tratamentua emango diote. Seguru mediku honek momentuan bertan erantzuna emateaz gain, gure lasaitasun eta alaba/semeen ziurtasuna bermatzen lagunduko digu.

Aholkularia, Entzumen eta Hizkuntza Irakaslea eta P.T.

Gure eskolan ezaugarri eta behar izan ezberdinak dituzten ikasleak ditugu, horrek egiten du Txomin Aresti hain berezi, bakoitza bera erara onartua sentitzea. Guztiok ditugun beharrei erantzun eta egoerak bideratzeko, ikastetxeak profesional ezberdinen esku hartze eta babesa dauka, ikaskuntza prozesuan pausuak ematen jarraitzeko.

Eskolaz kanpoko ekintzak

Eskolaz kanpoko ekintza hauek Guraso Elkarteak eskeinitakoak izango dira, beti ere ikastetxearen babes eta laguntzarekin. Ekintza hauen helburua umeen garapen integralean laguntzean datza, bakoitzak dituen interes eta behar izanei erantzuna emanez. Ekintza hauek eskeintzen dituzten aukerak anitzak dira, parte harzen duten ikasle kopuru ahalik eta zabalena izateko.

Liburutegia

Gure ikasleek beraien irakurmen zaletasuna asetzeko aukera daukagu gure liburutegian. Ekintza ezberdinen dinamizatzailea, momentuan eraldaketa prozesu batean, hobekuntza eta bide berriak zabaltzeko asmoz.

Familientzako itzulpen zerbitzua

Gure ikastetxearen aberastasun kulturalari erantzuna emateko zerbitzua. Munduko edozein hizkuntzatan modu profesional batean harremanatzeko aukera.

Proiektuak

Agenda 2030

Gaur egun lurraren kutsatze egoerari ikastetxe mailan erantzuna emateko proiektua. Honi esker gure ikasleak modu aktibo eta era konszientean gure lurra eta natura zaintzeko hainbat bide ezberdin jorratuko dituzte. Bilera, lan talde eta ordezkari ezberdinen bitartez, Hezkuntza Komunitate osoaren ikuspuntu eta iritziak entzun eta lantzeko aukera.

Elkarbizitza/Hezkidetza

Gure ikasleen nortasuna errespetatzeko eta hauen ongizatea bermatzeko martxan daukagun ezinbesteko proiektua. Lantzen diren gaiak hainbat dira batez ere guztion arteko harremanak ahalik eta naturalen eta errespetotsuenak izateko asmoarekin. Proiektu honetan ere Hezkuntza Komunitate guztiak parte hartzeko aukera dauka, egoera eta sortzen diren behar izanei erantzun egoki bat emateko asmoarekin.

Bizikasi

Izenak berak esaten duen moduan, guztion artean elkareraginean bizitzen ikasi behar dugu, horretarako beharrezkoak diren tresnak eskeiniz. Kontuan daukagu gure gizarteak momento oro jasaten ari den eraldaketa, hauei erantzuna emateko proiektu bizi eta aldakor bat izatera behartuta gaude.

Bizibide

Proiektu honen bidez gure ikasleak eskolara beraiek bakarrik etortzeko aukera eskeiniko zaie, 4 eta 5. mailakoei. Ekintza honen bitartez, udaletxearekin elkarlanean, adin hauetako umeekin hainbat konpetentzia garatzea bilatzen da; autonomia, elkareragina, harreman natural eta osasuntsuak, etab…

Eleaniztasunaren trataera

Gure ikasleen ikaskuntza prozesuan hizkuntzen trataerari aparteko garrantzia ematen zaie. Horretarako gure erkidegoan ditugun bi hizkuntza ofizialetatik aparte, euskara eta gaztelania, atzerriko hizkuntzei ere beraein tarte eta garrantzia eskeintzen diogu, ingelesa. Hizkuntza trataera horrek hainbat berezitasun ditu; hizkuntzan koordinazioa arlo ezberdinetan, material berriztatzaile eta erabilgarrien aurkezpena, irakasle natiboaren figura, etab…

Belaunaldi ezberdinen ezagutza

Proiektu honen bitartez belaunaldi ezberdinetako gizakiak hurbildu nahiko genituzke. Ezaugarri garrantzitsuenetakoa gure ikasle eta nagusien arteko harremana sendotzea da, beti ere errespetu eta jakinmina piztuz. Programa honetan gure ikastetxeko ikasleek Leioako nagusien egoitza bisitatzen dute, bertan dauden pertsonekin hainbat ekintza egin eta bizipenak partekatzeko asmoz.

Eskolako berezitasunak

Igerilekua

Gure eskolak ikastetxetik hurbil dagoen Udal igerilekua erabiltzeko aukera paregabea daukagu, bertara oinez taldean joan daitezkeelarik. Horrela gure Heziketa Fisikoko klaseetan, igeriketa ikastaroa eskeintzen zaie gure ikasleei. Ikastaro horiek, igerileku horretan lanean dauden espezialistek ematen dituzte, bertan igeriketarekin zerikusi duten konpetentziak lantzeaz aparte, beste hainbat ere gara ditzaketelarik; autonomia, talde giroa, gune ezberdinen ezagutza, egoeren kudeaketa, etab…

Menua / Egutegia

Kontsultatu hemen eskolako egutegia eta jantokiko menua.

Haur Txokoa

Txoko honen helburua umeen zainketa integrala da, horretarako hainbat adituk parte hartzen dutelarik. Aditu hauek ume eta familiak bideratzeaz aparte, zerbitzu honen bitartez gomendio eta ager daitezkeen arazoen kudeaketan laguntzen dute.

Polikiroldegia

Ikastetxean bertan polikiroldegi bat izateak eskeitzen dituen aukerak izugarriak dira. Batez ere Heziketa Fisikoari dagokionez gure ikasleen konpetentzi ezberdinak garatzea errazten du, aberastasun eta multierabilpenerako egokia baita. Honetaz aparte ikastetxean bertan beste ekintza batzuk bertan ospatzea errazten du, eguraldiak laguntzen ez duenean; euskararen eguna, Gabonetako ospakizunak, inauteriak, etab…

Musika eskola

Musika eskola gure eraikin berdinean egoteak hainbat ate eta aukera zabaltzen dizkigu. Aukera horien artean bertan dituzten egoitza ezberdinen erabilera dago. Gure ikasleak musika eskolara bertaratzeko ohitura daukate, batez ere musika saioetan, honek dituen abantailak hainbat direlarik; instrumentuen erabilera, ikasgela berezietan musikaz gozatzeko aukera, kontzertu gela batetan aritzeko aukera kontzertu ezberdinetan parte hartuz, etab…

Ordutegi malgua 2 urteko gelan

2 urteko umeen ezaugarri eta behar izanei erantzuna emateko, ikastetxeak hauen sarrera/irteera ordutegi malgua dauka. Ordutegi hauen bitartez, umeen eta familien ongizana eta lasaitasuna bilatzen da, hasierako urte zail eta berezi hauek errazagoak bihurtzeko helburuarekin. Profesionalek prestatutako egokitzapen batekin hasten dugu ikasturtea, behar izan guztiak kontuan hartuz.

Gurutze Gorriarekin elkarlana

Gurutze Gorriak eskeintzen duen zerbitzu bat da non behar izana daukaten gure ikasle batzuei laguntza bat eskeitzen zaien. Elkarlan horretan egoerak aztertu eta laguntza ematea da helburua, familia osoari babesa eskeiniz.

FAQs

Bisitatu gure galdera ohikoenen atala zure zalantzak argitzeko. Bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanetan eskura jartzen dizugun edozein bitartekoren bidez.

Ikasle

Irakasle

Gelak

Jankideak

Jantokiko begiraleak

Gure ordutegia:

Astelehenetik ostiralera:

8am – 16pm

Zatoz eskolara:

Iparragirre etorbidea, 76
Leioa 48940
Bizkaia

Jarraitu sare sozialetan:

Emaila:

esan@txominaresti.eus

Telefonoa:

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu ondo funtzionatzeko eta analisiak egiteko. Onartu botoia sakatzean, onartu teknologia horien erabilera eta zure datuen prozesamendua helburu horietarako. Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.    Konfiguratu eta informazio gehiago.
Privacidad