FAQ
Atal honetan ohikoak diren galderei erantzuna ematen zaie, gure ikastetxeko funtzionamendu eta antolakuntzari dagokionez
Eskolarekin harremanetan/kontaktuan jartzeko zeintzu bide jarrai ditzaket informazioa jasotzeko?
Gurekin harremanetan jartzeko biderik egoki eta eraginkorrena mezu bitartez da, esan@txominaresti,eus helbide elektronikora. Telefonoz egiteko aukera ere eskuragarri daukazue, 94 463 89 38 telefono zenbakira deituz.
Zeintzu dira eskolako departamentu ezberdinetako helbide elektroniko eta telefono zenbakiak?
Ikasgela bakoitzean tutoreek beraien korreoko helbide elektronikoa daukate, gelako arazoei buruz aritzeko modurik zuzenena eta eraginkorrena da. Gelako arazoak konpontzea bada helburua, hauekin harremanetan jartzea izango da lehenengo urratsa.
- Ikastetxea: esan@txominaresti.eus
- Zuzendaria: zuzen@txominaresti.eus
- Ikasaketa burua: ikasburu@txominaresti.eus
- Idazkaria: idazkari@txominaresti.eus
- Jantokiko arduraduna: jantoki@txominaresti.eus
- Aholkularitza zerbitzua: aholkulari@txominaresti.eus
- Elkarbizitza eta hezkidetza taldea: elkarbizitza@txominaresti.eus
- EGI (Guraso Elkartea): tesorería.ampa@txominaresti.eus, txominampa@txominaresti.eus
Noiz egiten dira jantokiko ordainketaren kontuen itzulketa?
Bekadunak ez diren guztietan.
Bueltatuko den kopurua beti izango da %50ekoa.
Itzultzeak ekaineko ordainagirian egingo dira. Hiru egoera ezberdinetan emango dira:
- Jantokiko langileen greba egunetan.
- Jantokiko erabiltzailea aste bete edo gehiagokoa denean, aldez aurretik gutxienez 24 ordu lehenago egiten bada, email bitartez 8:30etatik 10:00ak bitartean.
- Covid egoera dela eta, ikaslea konfinatuta dagoenean. Horretarako familiek ikastetxeak eskeinitako sinpeko aitorpen bat sinatu beharko dute, emailez edo berrogeialdia bukatzean ikastetxean bertan (2020ko abenduaren 15etik aurrera eta atzeraeraginezko izaerarik gabe).
Zein da klase ordutegia?
- Klase ordutegi orokorra: 9:00etatik 12:30ak arte eta 14:30etatik arratsaldeko 16:00ak arte.
- HH 4 eta HH 5 urteko ordutegia: 8:55etik 12:30etara eta 14:30etatik arratsaldeko 16:00ak arte.
- HH 2 urteko ordutegia: 9:00etatik 9:15etara edo 10:00etan sar daiteke eta 12:30ak arte eta 14:30etatik 16:00ak arte edo 15:45ean.
Zein da zuzendaritza eta idazkaritza ordutegia?
Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:00 arte eta astearte eta ostegunetan 14:30etatik 16:00ak arte.
Zein kasutan matrikulatu daiteke matrikulazio garaia bukatu ondoren?
Epez kanpoko matrikulazioak etxebizitza aldaketa edo atzerritik etortzearakoan egin daiteke.
Zeintzu dokumentu aurkeztu behar dira matrikulazio bat egitean?
- Guraso/tutore eta ikaslearen NAN fotokopia.
- Familia osoaren errolda.
- Familia liburua (tutore/guraso eta umearen orrialdeak). Familia libururik ez dutenek, umearen jaiotza agiria ekar dezakete.
Ikastetxeak zeintzu zerbitzu/tresna dituzte Hezkuntza Premia Berezidun umeak dituzten beharrei erantzuna emateko?
Premia Berezidun ikasle bakoitzaren arabera ditugun hezkuntza baliabideak hainbat dira; hizkuntza eta entzumenean espezialistak (ALE), fisioterapeutak, ikusmen murrizketa duten ikasleen inklusioan laguntzeko adituak (CRI), Pedagogi Terapeutikoan adituak (PT) eta hezitzaile talde bat. Baliabide guzti hauek Aholkularitza Zerbitzu batengatik koordinaturik daude, beti ere Berritzegunearen babesarekin.
Zein da ikasturtean zehar Guraso Elkartean (I.G.E) parte izateagatik ordaindu beharreko zenbatekoa? Eta osasun seguroarena?
Guraso elkartearen parte izateagatik 15€ ordaindu behar dira ikasturtero. Mediku seguruari dagokionez beste 15€ dira.
Ikastetxeren antolakuntzan modu eraginkor eta aktiboan parte hartzeko, zeintzu dira jarraitu beharreko urratsak?
Guraso/tutore bezala era aktibo batean ikastetxeko erabakietan parte hartzeko, Eskolako Gurasoen Elkartean izena eman daiteke, bertan funtzionamendu organu ezberdinak aurki daitezke. Guraso Elkarteko partaide batzuk, Eskola Kontseiluaren zatia dira (Ordezkaritza Organu Gorena) eskolako hainbat arloetan erabakiak hartzen dituztelarik.
Organu hauen aukeraketari dagokionez, hauteskunde batzuen bitartez lortzen dira, bertan guraso/tutoreak parte hartzen dute. Hauteskunde hauetan, bi urtetan behin, OOGko kideen erdiak berrituko dira, parte hartzaile aldaketa egon eta aukerak zabaltzeko. Berritze hori txandaka gauzatuko da, halaxe ezarri baita OOGak arautzen duen Dekretuan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratu dituen deialdietan horrela dago aurkeztua.
Euskal Autonomi Erkidego kanpotik etorri naiz, ikastetxean ba ahal dago gure alaba/semearentzat hizkuntza errefortsu bat jasotzeko aukera?
Euskal Autonomi Erkidetik kanpo datozen ikasleak hizkuntza errefortsu bat jasotzeko aukera izaten dute, beti ere hemen jaioak ez badira eta aldez aurretik zerbitzu hau jaso ez badute. Programa horri, Hizkuntza Indartze Proiektua deitzen zaio eta ikasle kopuruaren arabera ikastetxe bakoitzean programa hori aurrera eramateko figura bidaliko da. Hala ere, ikasleen beharrak aztertzen ditugu, eskola mailan bakoitzak izan dezakeen beharrei erantzuna emanez. Bai esan egoera eta momentuaren arabera laguntza horiek apur bat mugatuak izaten direla.
Egin zure galdera
Gure ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
8am – 16pm
Zatoz eskolara:
Iparragirre etorbidea, 76
Leioa 48940
Bizkaia