Hezkuntza proiektua

Elkarlana eta ikaskuntza kooperatiboen garrantzia azpimarratzeko beste ataletakoa bat ikastetxeko metodologiari dagokionez.

Gure ikasleak elkarrekin ikastearekin disfrutatzeaz aparte, beraien ikaskuntza prozesuaren ardatz bilakatzen dira, autonomia, ikuspegi kritikoa eta erabakiak hartzerakoan beraien konpetentziak areagotuz.

Lan egiterako orduan etorkizunean besteekin elkarlanean aritzen irakasten saiatuko gara, hainbat konpetentzien trebatzea ahalbidetuz; proiektuen aurkezpenak, zuzenketak, erronkei erantzuna ematea, problemen ebazpena, lanen zuzentzea, etab…

Metodologia

Gure lan metodologia definintzerakoan, ondorengo urteetan “IKASKUNTZA AKTIBOA” deritzon hezkuntza batean oinarritu nahiko genuke. Ikaskuntza horiek aktiboak izan behar direla esatean, azpimarratu gure ikasleak beraien ikasketa prozesu horren eragile eta ardatza izan behar dutela, non autonomia eta bakoitzaren ikasten ikasteko konpetentziak garatuko diren.

Autonomoak eta kritikoak diren ikasleak hezi nahi ditugu, horretarako beharrezkoak diren tresnak beraien eskuetan jarri eta besteen aurrean arrazoitu eta defendatuz; bakoitzaren iritzi eta ikuspuntuak, informazioaren trataera, erabakiak taldean eztabaidatzeko konpetentzia, etab…

Edozein ikaskuntza eta metodologia aurrera eraman ahal izateko, gelaren giro egokia ezinbestekoa da. Horretan egunero lan egiten dugu, bakoitzaren emozio, gatazken ebazpen eta erabakiak hartzeko gaitasuna garatuz. Honetaz aparte taldearen sustatzea eta taldearen parte direla ikusarazten saiatzen gara.

Harremanatze eta elkarlana, gizarteratuak izateko beharrezko konpententziak dira gaur egungo errealitateak sortzen dituen erronkei erantzuna emateko. Hori dela eta, ikaskuntza kooperatiboak gero eta ohikoagoak dira gure egunerokotasunean, taldeetan elkarlanean hainbat erronka, zalantza eta ekintzari erantzuna eman beharko dietelarik; taldeko aurkezpenak, gaien garatzea, galdera eta zalantzen erantzunen bilaketa, problemen ebazpena etab…

Batez ere gure ikasleen ongizatea bilatzen dugu, bakoitzaren izaera eta nortasuna kontuan hartu eta errespetatuz, horretarako elkarbizitza eta hezkidetza proiektuak aspalditik abian ditugu. Bertatik, ez egun berezietan bakarrik, ikasturte osoan zehar hainbat ekintza eta proposamen jartzen dira martxan, guztionganako errespetu, onarpen eta bizimodu ezberdinak kontuan hartuz.

Proiektua

Txomin Arestik aspaldiko urteetan, eskaintzen diren proiektuak aprobetxatuz aukera zabala izateaz arduratu da. Ikastetxe bezala, ikuspegi eta arlo ezberdinak lantzeko aukera bat eskaintzen digutela uste dugu, horrela proiektu guzti hauetan parte hartzearen arrazoia, ikastetxe honetan egiten den guztia bezala, gure ikasleen garapen integrala da. Gure etorkizuneko ikuspegi bezala, azken helburua beti izango da ikasleen gizarteratzean beharrezkoak diren konpetentziak garatzea, era integral batean, noski.

Proiektu bakoitzaren bidez, gure ikasleen nortasuna garatzeko mekanismo ezberdinak sustatzea da. Horrela proiektu hauen txertatzearekin, bakoitzak eskeintzen dituen gai eta baliabideak barneratzeko aukera izango dugu, ikaslearen giza-osotasuna lortzerako bidean, pertsona heldu eta autonomo bat izateko urrats txikiak ematen joango gara.

Lerro hauen azpian aurki daitezke parte hartzen ditugun proiektuen izena, hauei buruzko informazio zehatzagoa hasierako orrian aurki daiteke:

  • Belaunaldi ezberdinen ezagutza.
  • Agenda 2030.
  • Elkarbizitza/Hezkidetza proiektua.
  • Proiektuka lan metodología.
  • Eleaniztasun proiektua.
  • IKT eta digitalizazio proiektua.
  • Bizikasi proiektua.
  • Bizibideak proiektua.

Gure ordutegia:

Astelehenetik ostiralera:

8am – 16pm

Zatoz eskolara:

Iparragirre etorbidea, 76
Leioa 48940
Bizkaia

Jarraitu sare sozialetan:

Emaila:

esan@txominaresti.eus

Telefonoa: