eTwinning

Txomin Aresti etengabeko hezkuntza-berrikuntzako prozesuan dago, eta horrek irakasleen etengabeko prestakuntza eskatzen du. Halaber, gizartearen eskakizunetara egokitutako irakaskuntza-praktika dakar. Erasmus proiektuen bidez zentroaren nazioartekotzea lortzeko egin dugun apustuan, Europako beste zentro batzuekin lankidetzan aritzea ere erabaki dugu, gure zentroko planaren barruan eTwinning nazioarteko proiektuen bidez.

eTwinning Europako Batzordeak proposatutako Europako ikastetxeen komunitatea da, eta Erasmus+en parte da. eTwinning-ek plataforma seguru bat eskaintzen die hezkuntza-taldeei (irakasleak, zuzendaritza-taldea, hezitzaileak…) eta parte hartzen duten Europako ikastetxe guztietako ikasleei, komunikatzeko, lankidetzan aritzeko, proiektuak garatzeko, partekatzeko eta Europako hezkuntza-komunitatearen parte sentitzeko. Zentroaren ateak ireki nahi dizkiogu Europari, eta ikastetxe erreferente bihurtu.

Horregatik, gure eskolak Erasmus KA122 SCH proiektuaren barruan eTwinning proiektuak egitearen aldeko apustua egiten du. Eta hezkuntzaren esparruan egindako ikerketen arabera, hezkuntza-komunitatearen (irakasleak, ikasleak, familiak eta gizartea) parte-hartzeak hezkuntza-helburuak lortzen laguntzen du, eta ikasleen errendimendu akademikoa hobetzeko elementu kualitatibo oso garrantzitsua da. Hori dela eta, gurekin lankidetzan aritzera animatzen zaituztegu.

eTwinning proiektuetan parte hartzeak onurak dakartza, hala nola gaitasun digitala eta ingelesezko komunikazio-gaitasuna garatzea, lankidetza-lana, negoziazioa, kulturen arteko ezagutza eta hazkunde pertsonal eta akademikoa.

Informazio gehiago hemen.

GURE eTwinning PROIEKTUAK:

Gure ordutegia:

Astelehenetik ostiralera:

8am – 16pm

Zatoz eskolara:

Iparragirre etorbidea, 76
Leioa 48940
Bizkaia

Jarraitu sare sozialetan:

Emaila:

esan@txominaresti.eus

Telefonoa: