GURE ESKOLA
Orain dela 40 urte, 1981/1982. ikasturtean, Sakoneta Eskola Publikoa eta Mendibileko Haur Eskola, ia-ia gainezka zeuden 1130 ikaslerekin. Urte horietan, eraikuntza eta auzoa handitu eta zabaltzen joan zenez, beste ikastetxe bat zabaltzearen beharra lehentasun bihurtu zen, egoerari erantzun egoki bat emateko asmoz.
Egoera hori dela eta, 1981. urtean Eusko Jaurlaritza ikastetxe berri bat non eraiki zitekeen aztertzen hasi zen, horretarako beharrezkoa zen lurzorua erosiz. Horrela, momento horretan espazio berdez inguratu eta kokapenez ezin hobea zen gune batez berenegatzea lortu zuen.
HLHI Txomin Aresti ikastetxea, eraikin bezala, oso forma berriztatzaile eta berezi batean eraikia izan zen, gaur egungo forma originalak arreta deitzen duelarik. Hirukia den eraikuntza batez osatua dago bere gehiengoan, barne patio bat duelarik, patio hori dela eta, aparteko argitasun batez gozatzeko aukera dauka. Honetaz aparte, gela bakoitzak kanpora begira leihoak dituzte, argitasun izugarria eskainiz. Urteak aurrera egin ahala eta Haur Hezkuntzako zikloa Mendibiletik eraikin honetara mugitu zen momentuan, leku eskasiaren eraginez, kubo itxurako beste eraikin bat gehitu zitzaion, aparteko instalazio eta gune berriak gehituz. Espazio berri hauek, errefortsu gela, ingelez gela, liburutegi, irakasle gela eta hainbat komunez osatua dago.
Eskolaren irekierari dagokionez, 1984. urteko urriaren 15ean izan beharko luke baina obrak amaitu gabe zeudela eta, ezin izan zen egun horretan ospatu. Atzerapen horren ondorioz, urte horretako Gabonetan hainbat aldarrikapen egin ziren udaletxe aurrean familia, irakaslego (bertan momento horretan zuzendaria zen Prego Axpe buru zelarik) eta ikaslegoaren aldetik, ikastetxea zabaltzearen eskaera eginez. Horrela azkenean 1985. urteko urtarrilean, Iñaki San Juan Leioako alkate zelarik, ikastetxearen irekiera ofiziala eman zen, 384 ikasle zeudelarik.
Ikastetxearen ibilbideari dagokionez, egin ziren ekintza ezberdin eta berritzaileak ugariak izan ziren, bat aipatzekotan momentu horretan zuzendaria zenak, logo baten diseiñurako antolatu zuen lehiaketa, ikastetxeari bere nortasun propioa emateko asmoarekin. Ikasleriaren parte hartzea handia aipatu beharra dago, nahiz eta azkenean Iñigo Lopezek egindakoa izan aukeratua. Ondoren 25. urteurrena ospatzearekin batera, ikastetxeko atezain eta kolaboratzaile handia den Felix Ortiz de Zaratek eguneratu eta egun daukan itxura eman zion.
10 urte ondoren egindako bakarkako bidea eta gero, 1995/1996. ikasturtean, Txomin Aresti berri bat sortu zen, Mendibile eta Sakonetarekin batera. Fusio hau ez zen guztizkoa izan 2013-2014. urterarte, azkenean Haur eta Lehen Hezkuntza guztiak eraikin berdinean biltzea lortu zen arte. Gaur egun gure ikastetxean 403 ikasle ditugu Haur eta Lehen Hekunzakoak, non hizkuntza eredua “D” hizkuntzakoa den. Klaustroari dagokionez, gaur egun Hezkuntzako 41 pertsonak osatzen dute, bertan irakasleak ez diren langileak ere badaudelarik.
Ikastetxeari izena ematen dion pertsonaiari dagokionez, Txomin Aresti 1979. urtean izan zen alkate izendatua, demokraziaren lehen alkatea bihurtuz. Egoera horretan, hainbat korronteren aurka igeri egin behar izan zuen, beti ere udalerriko bizilagunen onenean pentsatuz. Aldaketaren alde etengabeko lana egin zuen, hala ere zoritxarrez berak zituen helburuak ezin izan zituen burutu, gazte zela hil baitzen. Beraz ezin izan zituen bera alkate izatera eraman zituen ametsak egi bihurtu, nahiz eta utzitako ondarea ezaguna izan.
Klaustroa
HH 2.1: Kontxi HH 2.2: Estibaliz HH 3.1: Nekane HH 3.2: Arrate HH 4.1: Itsasne HH 4.2: Maria HH 5.1: Rosana HH 5.2: Iratxe LH 1.1: Nerea LH 1.2: Ander LH 2.1: Katrin LH 2.2: Itziar LH 3.1: Marisa/Ander LH 3.2: Aritz L.H. 3.3: María LH 4.1: Puri LH 4.2: Iratxe LH 4.3: Enrike LH 5.1: Patricia LH 5.2: Aroia LH 6.1: Xabier LH 6.2: Janire |
Gorputz Hezkuntza: Lur Kortabitarte Gorputz Hezkuntza: Raquel Gómez Musika: Susana Abelairas Ingelesa: Marta Díaz Ingelesa: Iratxe Azkona Ingelesa: Mertxe Tascón Hizkuntz laguntzailea: Margo Cox Erlijioa: Amaia San juan Jantokia: Begoña Garaizar PT: Paki Blanco PT: Sara De Prado PT: Izarne PT: Haritz Irizar ALE: June Miranda Aholkularia: Elena Beltran Hipi: Estibaliz Gómez BeA: Zuriñe Martiarena BeA: Igone Rico H.H. Laguntzailea: Mila Korta H.H. Laguntzailea: Sandra Vazquez Mentorea: Olatz Lekerika Zuzendaria: Ibon Gonzalez Cornejo Ikasketa Burua: Jaione Elguezabal Idazkaria: Raquel Rodriguez |
O.O.G. Partaideak
Ibon Gonzalez Jaione Elguezabal Raquel Rodriguez Enara Díaz Félix Ortíz de Zárate Oihana Martitegi Izaskun Rementeria Aritz Alboniga Oscar Pérez Maria Galende Amaia Tornos Nuria González Naiara Ibáñez Laura Diego Natalia Arribas |
Sonia Del Rincón Asier Aragón Mikel Sánchez Javier Royo Lorena Zuluaga Naroa Cabrera Marisa Santamaria Milagros Corta Olatz Lekerika Igone Rico Zelai del Campo Itziar Satrustegi Concepción Altuna Patricia Márquez Elena Beltran |
Irakasle ez diren langileak
Susana Jimenez: Garbitzailea María Calvo: Garbitzailea Arantza Cabreizo: Garbitzailea María Antonia Sanchez: Garbitzailea María Roca: Garbitzailea Iraide Arbeo: Garbitzailea Belen Urriz: Hezitzailea Itziar Díez: Hezitzailea Irune Zaballa: Hezitzailea Igone Urkiaga: Hezitzailea Félix Ortiz de Zarate: Atezaina |
Organigrama
Txomin Aresti Eskolako Time-line
- 1981 – Eusko jaurlaritza ikastetxe berri bat eraikitzeko lur bila hasi zen.
- 1984ko urriaren 15ean- Txomin aresti ikastetxearen inaugurazio aurreikusia. (Eraikuntza atzeratu egin zen, eta egun horretan ez zuten inauguratu).
- 1984ko Gabonak – Protestak egin ziren udaletxe aurrean.
- 1985eko urtarrilaren 7an- azkenean, eskola inauguratu zen.
- 1985- Iñigo Lopezek ikastetxearen lehen logoa sortu du( 2010ean berritu zen).
- 1995-1996- Txomin aresti berria jaio zen 3 eskolek bat egin ondoren.
- 2003-2004 – KHS ezartzen da (ikas-irakaskintza eta eskolaren kudeaketaren kalitatea ziurtatzeko sistema).
- 2004ko ekainean- Eusko Jaurlaritzak emandako “ K-H” kreditazioa lortzen du.
- 2013-2014- Azkenean, lehen hezkuntza eta haur hezkuntza ikastetxe berean daude.
- 2014- IKT-n heldutasun maila altua duen eskola agiria lortu genuen.
- 2022- Denok batera Txomin aresti ikastetxearen historia idazten jarraitzen dugu.
Gure ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
8am – 16pm
Zatoz eskolara:
Iparragirre etorbidea, 76
Leioa 48940
Bizkaia