

Txomin aresti IGE

Zer da I.G.E.?
Ikasleen Gurasoen Elkartea (IGE) ikastetxe berean matrikulatutako seme-alaben gurasoek osatutako talde bat da, iraunkorki jarduera ezberdinak egiteko helburuarekin sortutakoa, era demokratikoan antolatua, irabazi asmorik gabea eta inolako gobernu erakunde, alderdi politiko, erlijio sinismen eta enpresaren menpe ez dagoena. IGE-aren papera arlo guztiak hauek lantzeaz aparte, zerbait gehiago da, bertan gure seme-alaben heziketaz arduraturiko gurasoak elkartzen baikara, hauen behar izan, sentimentu eta ikasketa prozesuan ahal dugun neurrian lagunduz.
Gure partaidatzearekin, ikastetxearen kudeaketan eta Eskola Publikoaren kalitatearen hobekuntzan laguntzen dugunaren esperantza daukagu.
Antolaketari dagokionez, IGE-k ordezkari bat dauka ikastetxeko Eskola Kontseiluan. Hau hezkuntza komunitateko kide guztien partaidetza ziurtatzen duen organo kolegiatua da, ikastetxearen kontrol eta kudeaketarako bideratua dagoena eta gure zentroan kalitatezko heziketarako baldintzak bete daitezela zaintzen duena.

Gure Zuzendaritza Organoa
Elkarte hau, publikoak diren estatuto batzuen bitartez funtzionatzen du, Asanblea Orokorrak onartutakoak. Era demokratiko batean hartzen dira erabakiak eta bere aginte organu garrantzitsuenak ondorengo hauek dira:
Biltzar orokorra; elkartearen goi organua da eta bazkide guztiez osatua dago. Gutxienez urtean behin biltzen gara. Bilera horietan elkartearen akordioak eztabaidatzen dira, ondoren urteko akzio plana eta ekintzak onartuz. Aurrekontuaren onarpena ere bilera hauetan egiten da.
Zuzendaritza Batzordea; E.G.I.-aren kudeaketa eta betearazpen organua da. Biltzar Orokorrean hartutako erabakiak eta akordioak bete eta Elkartearen eguneroko kudeaketaz ere arduratzen da, bertako lanak eta ekintzak ziurtatu eta koordinatuz.

Beste partaideak
Aipatzeko ere lan talde batzuk sortuak ditugula zuzendaritza talde eta hauetatik kanpo dauden guraso talde batzuekin. Hauek komisio ezberdinetan parte hartzen dute; Berditasun, jantoki, Covid-19 eta jolastokien berrikuntza komisioetan. Garrantzitsua da aipatzea gure IGE-ak BIGE-rekin Bizkaiko Guraso Elkartearekin) elkarlanean aritzen dela, bere batzordearen zati garelarik, https://www.ehige.eus/es/bige/

Zer egiten dugu?
- Eskola segurua.
- Haurtzaindegi zerbitzua.
- Eskolaz kanpoko ekintzak. Aurten ditugun eskolaz kanpoko ekintzei buruzko informazioa ematen da.
- Diru laguntzak
- Eskolako Zuzendaritza Taldearekin elkarlanean ikasturtearen hainbat ekitzetan parte hartzen dugu; Olentzero, ikasturtean zehar egiten diren irteerak, Korrika, Agate Deuna, Inauteriak, Udaberriko kontzertua, ikasturte amaierako jaialdia, etab…

Kuotak
Momentu honetan 15€-ko ordainagiria pasatzen da ikasturtean behin. Eskolaz kanpoko edozein ekintzetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da bazkidea izatea.
Gela goiztiarra eta 2 urteko gelaz arduratzen gara.
Ordainagiri bat iralean pasatzen da, elkartearen parte izan nahi ez dutenak eta aldez aurretik e-mailez horrela eskatu dutenei izan ezik.
Bueltan bidalitako ordainagiriei buruz, e-mailez behin bakarrik abisatuko da. Ordainketa egin gabe jarraitzen bada, familia hori ez da IGE-ren bazkide bezala onartuko eta ezin izango dira talde honetan egotearen abantailetaz aprobetxatu; Eskolaz kanpoko ekintzak, haurtzaindegi zerbitzua, irteeretarako diru laguntzak, etab…
Txomin Aresti Eskolako IGE-ri buruz argibide gehiago nahi baduzu ondoko formularioa bete eta bidali.
Bestela e-mail bitartez informazio orokorra: txominampa@txominaresti.eus
Ordaingiriei buruzko eguneratzeak, eskolaz kanpoko ekintzetan alta/bajak: tesoreria.ampa@txominaresti.eus
Gure ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
8am – 16pm
Zatoz eskolara:
Iparragirre etorbidea, 76
Leioa 48940
Bizkaia
Jarraitu sare sozialetan:
