GURE ESKOLA

Orain dela 40 urte, 1981/1982. ikasturtean, Sakoneta Eskola Publikoa eta Mendibileko Haur Eskola, ia-ia gainezka zeuden 1130 ikaslerekin. Urte horietan, eraikuntza eta auzoa handitu eta zabaltzen joan zenez, beste ikastetxe bat zabaltzearen beharra lehentasun bihurtu zen, egoerari erantzun egoki bat emateko asmoz.

Egoera hori dela eta, 1981. urtean Eusko Jaurlaritza ikastetxe berri bat non eraiki zitekeen aztertzen hasi zen, horretarako beharrezkoa zen lurzorua erosiz. Horrela, momento horretan espazio berdez inguratu eta kokapenez ezin hobea zen gune batez berenegatzea lortu zuen.

HLHI Txomin Aresti ikastetxea, eraikin bezala, oso forma berriztatzaile eta berezi batean eraikia izan zen, gaur egungo forma originalak arreta deitzen duelarik. Hirukia den eraikuntza batez osatua dago bere gehiengoan, barne patio bat duelarik, patio hori dela eta, aparteko argitasun batez gozatzeko aukera dauka. Honetaz aparte, gela bakoitzak kanpora begira leihoak dituzte, argitasun izugarria eskainiz. Urteak aurrera egin ahala eta Haur Hezkuntzako zikloa Mendibiletik eraikin honetara mugitu zen momentuan, leku eskasiaren eraginez, kubo itxurako beste eraikin bat gehitu zitzaion, aparteko instalazio eta gune berriak gehituz. Espazio berri hauek, errefortsu gela, ingelez gela, liburutegi, irakasle gela eta hainbat komunez osatua dago.

Eskolaren irekierari dagokionez, 1984. urteko urriaren 15ean izan beharko luke baina obrak amaitu gabe zeudela eta, ezin izan zen egun horretan ospatu. Atzerapen horren ondorioz, urte horretako Gabonetan hainbat aldarrikapen egin ziren udaletxe aurrean familia, irakaslego (bertan momento horretan zuzendaria zen Prego Axpe buru zelarik) eta ikaslegoaren aldetik, ikastetxea zabaltzearen eskaera eginez. Horrela azkenean 1985. urteko urtarrilean, Iñaki San Juan Leioako alkate zelarik, ikastetxearen irekiera ofiziala eman zen, 384 ikasle zeudelarik.

Ikastetxearen ibilbideari dagokionez, egin ziren ekintza ezberdin eta berritzaileak ugariak izan ziren, bat aipatzekotan momentu horretan zuzendaria zenak, logo baten diseiñurako antolatu zuen lehiaketa, ikastetxeari bere nortasun propioa emateko asmoarekin. Ikasleriaren parte hartzea handia aipatu beharra dago, nahiz eta azkenean Iñigo Lopezek egindakoa izan aukeratua. Ondoren 25. urteurrena ospatzearekin batera, ikastetxeko atezain eta kolaboratzaile handia den Felix Ortiz de Zaratek eguneratu eta egun daukan itxura eman zion.

10 urte ondoren egindako bakarkako bidea eta gero, 1995/1996. ikasturtean, Txomin Aresti berri bat sortu zen, Mendibile eta Sakonetarekin batera. Fusio hau ez zen guztizkoa izan 2013-2014. urterarte, azkenean Haur eta Lehen Hezkuntza guztiak eraikin berdinean biltzea lortu zen arte. Gaur egun gure ikastetxean 403 ikasle ditugu Haur eta Lehen Hekunzakoak, non hizkuntza eredua “D” hizkuntzakoa den. Klaustroari dagokionez, gaur egun Hezkuntzako 41 pertsonak osatzen dute, bertan irakasleak ez diren langileak ere badaudelarik.

Ikastetxeari izena ematen dion pertsonaiari dagokionez, Txomin Aresti 1979. urtean izan zen alkate izendatua, demokraziaren lehen alkatea bihurtuz. Egoera horretan, hainbat korronteren aurka igeri egin behar izan zuen, beti ere udalerriko bizilagunen onenean pentsatuz. Aldaketaren alde etengabeko lana egin zuen, hala ere zoritxarrez berak zituen helburuak ezin izan zituen burutu, gazte zela hil baitzen. Beraz ezin izan zituen bera alkate izatera eraman zituen ametsak egi bihurtu, nahiz eta utzitako ondarea ezaguna izan.

Klaustroa

 

HH 2.1: Mila / Leire

HH 2.2: Haizea Hernández

HH 3.1: Josune Romero

HH 3.2: Maitane Arruabarrena

HH 4.1: Amaia Armentia

HH 4.2: Itsasne Arraiza

HH 5.1: Kontxi Altuna

HH 5.2: Joana / Iñigo

LH 1.1: Nerea Agirre

LH 1.2: Cristina / Itziar

LH 2.1: Alazne / Olatz

LH 2.2: Iker Fullaondo

LH 3.1: Marisa / Mónica

LH 3.2: Josune Mendia

L.H. 4.1: Puri / Asier

LH 4.2: Iratxe Gómez

LH 5.1: Patricia Márquez

LH 5.2: Aroia Ortíz

LH 5.3: Naroa Maestro

LH 6.1: Xabier Rodríguez

LH 6.2: Janire Álvaro

LH 6.3: Juan Fernández

Gorputz Hezkuntza: Aritz Alboniga

Gorputz Hezkuntza: Aitor Aresti

Musika: Susana Abelairas

Ingelesa: Jose Mª Rebollar

Ingelesa: Iratxe Azkona

Ingelesa: Marta Díaz-Emparanza

Ingelesa: Alba González

Erlijioa: Amaia San juan

Jantokia: Katrin Orue

PT: Paki / Beñat

PT: Sara / Jon

PT: Saioa Guilisasti

ALE: Kristina Gago

Aholkularia: Elena / Beñat

Hipi: Olaia Abando

BeA: Igone Rico

BeA: Zuriñe Martiarena

H.H. Laguntzailea: Aketza Fernández

Zuzendaria: Ibon Gonzalez Cornejo

Ikasketa Burua: Jaione Elguezabal

Idazkaria: Raquel Rodriguez

 

O.O.G. Partaideak

Ibon Gonzalez

Jaione Elguezabal

Raquel Rodriguez

Marta Álvarez

Félix Ortíz de Zárate

Tais San José

Guadalupe Rivero

Iratxe Arraibi

Leire Rey

David Esteban

Kepa Hernández

Olatz Iriondo

Naiara Ibáñez

Vanes Pérez

Naroa Cabrera

Sonia Del Rincón

Iker González

Aida Herrero

Mathieu Verrier

Paqui Blanco

Marta Díaz

Janire Álvaro

Zuriñe Martiarena

Itsasne Arraizar

Iker Fullaondo

Nerea Agirre

Iratxe Gómez

Iratxe Azkona

Xabier Rodriguez

Katrin Orue

Irakasle ez diren langileak

Susana Jimenez: Garbitzailea

María Calvo: Garbitzailea

Arantza Cabreizo: Garbitzailea

María Antonia Sanchez: Garbitzailea

María Roca: Garbitzailea

Iraide Arbeo: Garbitzailea

Itziar Díez: Hezitzailea

Itziar Otxoa: Hezitzailea

Izaro Etxeberria: Hezitzailea

Libe Uranga: Hezitzailea

Dani Gutiérrez: Bertsolaria

Félix Ortiz de Zarate: Atezaina

Organigrama

Txomin Aresti Eskolako Time-line

  • 1981 – Eusko jaurlaritza ikastetxe berri bat eraikitzeko lur bila hasi zen.
  • 1984ko urriaren 15ean-  Txomin aresti ikastetxearen inaugurazio aurreikusia. (Eraikuntza atzeratu egin zen, eta egun horretan ez zuten inauguratu).
  • 1984ko Gabonak – Protestak egin ziren udaletxe aurrean.
  • 1985eko urtarrilaren 7an- azkenean, eskola inauguratu zen.
  • 1985-  Iñigo Lopezek ikastetxearen lehen logoa sortu du( 2010ean berritu zen).
  • 1995-1996- Txomin aresti berria jaio zen 3 eskolek bat egin ondoren.
  • 2003-2004 – KHS ezartzen da (ikas-irakaskintza eta eskolaren kudeaketaren  kalitatea ziurtatzeko sistema).
  • 2004ko ekainean-  Eusko Jaurlaritzak emandako “ K-H” kreditazioa lortzen du.
  • 2013-2014- Azkenean, lehen hezkuntza eta haur hezkuntza ikastetxe berean daude.
  • 2014- IKT-n heldutasun maila altua duen eskola agiria lortu genuen.
  • 2022- Denok batera Txomin aresti ikastetxearen historia idazten jarraitzen dugu.

Gure ordutegia:

Astelehenetik ostiralera:

8am – 16pm

Zatoz eskolara:

Iparragirre etorbidea, 76
Leioa 48940
Bizkaia

Jarraitu sare sozialetan:

Emaila:

esan@txominaresti.eus

Telefonoa: